2013/05/30
2013/05/28
2013/05/27
2013/05/24
ERE
Hemen duzue azterketarako errepasoa egiteko ariketaren bat:
2013/05/17
GOIAN BEGO...
Ez dut inoiz zerua eta infernua dagoela dioen hori sinetsi. Ez dut inoiz bizitzaren ondoren zerbait datorrenik uste izan. Baina, genuena oso ona ez bazen ere, datorkiguna (hobe esanda, datorkizuena) argi dut non kokatu.
Barkatu, aldez aurretik, artikulu honen tonua ezkorra eta malenkoniatsua baldin bada (nire lan etorkizuna beltz ikustearen ondorioz izango da, apika), baina gaur hezkuntza sistemaren zoria kolokan jarriko dute. Eta, esan beharra dut, ez dudala oraingoarekin erabat bat egiten baina, gaur LOMCE delakoa onartuko dela aurreikus daiteke (orain arte, behintzat, ez nuen horren zalantza izpirik, Wert jauna) eta honek ez du onera egingo, nik uste.
Ikasle gehiago, lan ordu gehiago, baldintza kaskarragoak, soldata baxuagoak... Baina, zer da hau?
Zer lortu nahi dute?
Gainera, zenbait ikaslek hori nabari ez duen arren, jazo diren murrizketak haiei eskeinitako klaseetan nabari ez daitezen saiatzen gara: azterketa kopuru berbera eginez, denen galderei erantzuten saiatuz, zuzenketak eginez... (Buf...!)
Baina, hala ere, irakasleok egindako lan mardul hori ikasleek esker txarrez hartzen dutelakoan nago (gaude). Etsaitzat gaituzte: lan egitera behartu eta haien zoriona zapuztuko duen borrerotzat.
Hau hala bada, okerrean ez banago, nik... txerri haztegi bat jarri nahi dut (animaliek ordutegi finkoa badute ere, eta egunero lan egin behar bada ere, haiengandik ordainean jasotakoa atseginagoa izango da); edota lore denda bat (politak, atseginak...Lana inoiz etxera eraman behar bada, etxekoak alaituko dituen oparia izango baita); lurrin denda bat, akaso? (azken hau Euskara mintegikoek ulertuko dute, kar-kar-kar); finlandiera ikasi eta hara joan? Batek daki.
Dena dela, gaurtik aurrera datorkiguna datorkigula, egingo dituztenen murrizketen gainetik, irakasteko grina ez zait itzaliko, gaur bezalako ostiral beltzetan guraize hotz horiek etorkizuna eta aldartea mozten badidate ere.
ARIKETAK:
- Erantzunik utzi nahi? Zer diozue? Zein da gai honen inguruan duzuen iritzia? Argudio testu bat idatz dezakezue
- Iritzi artikulu honekin ariketa hauek ere egiten saia zaitezkete:
- 10 aditz aukeratu eta analisia egin
- 10 izenen deklinabide kasua eta numeroaren taula osatu
Asteburu on!
2013/05/14
IRITZI TESTUETARAKO GAIAK
Ikuspuntua: ALDE / KONTRA
Gaiak:
Gaiak:
- Zezenketak debekatzea
- Musika internetetik jaistea
- Azterketarik ez egitea
- Taberna barruan erretzea
- Homosexualak ezkontzea
- Abortoa legeztatzea
- Hurrengo eguneko pilulak adinez txikiak direnei saltzea
- AHTa
- LOMCEa
- Etxea erostea/alokatzea
- Marihuana legeztatzea
- Ekontzeko gutxiengo adina 16 urtekoa izatea.
- Sexu harremanetarako gutxiengo adina.
- Hezkuntzako murrizketak
- ...
2013/05/13
2013/05/06
Baldintza nahasian ZUZENKETAK
NOR
1. Zu eroriko bazina, gu asko poztuko ginateke
2. Haiek poztu balira, gu tristetuko ginatekeen
3. Ni Ezkabara igoko banintz, zuek ikustera joango nintzateke
4. Ama erosketak egitera joan balitz, zuek nire etxera etorriko zinateketen.
5. Ni gosetuta egongo banintz, erosketak egitera joango nintzateke
6. Haiek ibilaldira etorri izan balira, zu oso gustara egongo zinatekeen.
7. Zuek ordiziarrak izan bazinate, ikastolara etorriko zinateketen.
8. Mikel ikastolara aterkirik gabe etorri balitz, hura bustito zatekeen
9. Zuek afarira etorriko bazinate, gustura ibiliko zinatekete
10. Gu atzo gauean atera izan bagina, gaur nagi samar ibiliko ginatekeen
11. Haiek futbolean arituko balira, zu ikustera joango zinateke
12. Hi aberatsa bahintz, Miamin biziko hintzatekeen.
NOR-NORI
1. Lagunari andregaia etorriko balitzaio, gu haiei inguratuko gintzaizkieke
2. Hiri Patxi korrika joan balintzaik, hi ez hintzaiokeen haserretuko hari
3. Zu niri bisitan etorriko bazintzaizkit, beste batean ni zuri joango nintzaizuke
4. Umeei zerbait gertatu balitzaie, zigorra guri eroriko zitzaigukeen
5. Zuei etxerako lanak ahaztuko balitzaizkizue, irakaslea zuei sutan jarriko litzaizueke
6. Zuri erlojua apurtu balitzaizu, zu guri haserre bizian etorriko zintzaizkigukeen
7. Ni haiei hurbilduko banintzaie, haiek niri hizketan hasiko litzaizkidake
8. Zuei ordenagailuko jokoak galdu balitzaizkizue, gu zuei muturtuko gintzaizkizuekeen
9. Niri eraztuna zulora eroriko balitzait, emaztea niri sutan jarriko litzaidake
10. Ikastetxe hartako ikaslea guri gerturatu balitzaigu, gu hari gustura mintzatuko gintzaizkiokeen
11. Ni zuri inguratuko banintzaizu, haiek guri ere inguratuko litzaizkiguke
12. Edurne guri etorri balitzaigu, gu hari hizketan hasiko gintzaizkiokeen
NOR-NORK
1. Guk hori ziur jakingo bagenu, diru ugari irabaziko genukeen
2. Zuek gelako argiak itzaliko balituzue, ikastolak diru asko aurreztuko luke
3. Nik laguna kotxez eramango banu, hark ni zorionduko ninduke
4. Guk zu kalean ikusi bazintugu, guk zu agurtuko zintuzkegun
5. Zuek ni Ordiziara autoz ekarri baninduzue, nik festaz gozatuko nukeen
6. Gurasoek gu zinemara eramango bagintuzte, kotxea aparkalekuan utziko genuke
7. Nik liburua motxilan sartuko banu, ez nuke etxean ahaztuko
8. Maitek ni besarkatuko banindu, nik ere besarkatuko nuke
9. Hik gu Bilbora autoz ekarri bagintuk, guk hi tabernara gonbidatuko hindukegun
10. Idazkariak mezua ondo ulertu izan balu, zuk ez zenukeen arazorik izango orain.
11. Guk gai hori sakondu izan bagenu, zuk ere emaitza hobeak aterako zenituzkeen
12. Mirenek ikasketak bukatu balitu, zuk hura lanean hartuko zenukeen.
NOR-NORI-NORK
1. Nik zuri liburu bat ekarriko banizu, zuk niri zer esango zenidake?
2. Aitak semeari jostailua emango balio, semeak hartuko al lioke jostailua aitari?
3. Zuk guri ipuina emango baliguzu, guk zuri bertsoa abestuko genizuke
4. Nik okinari ogia erosi banio, berak niri loteria eskainiko zidakeen
5. Zuk niri lan hori amaituko bazenit, nik zuri oparia emango nizuke
6. Guk zuei mesedea eskatuko bagenizue, zuek guri pozik utziko zenigukete
7. Alkateak herritarrei festa onak eskeiniko balizkie, herritarrek alkatearo eskertuk liokete
8. Nik gurasoei nahigabea eman banie, haiek niri barkatuko zidaketen
9. Hark euskara ikasteari heldu balio, orain guk hari euskaraz hitz egingo geniokeen
10. Nik ontziari eskulekua apurtu izan banio, ontziak niri behatza urratuko zidakeen
11. Zuek etsaiei adarra jo bazeniete, haiek zueo lizunkeriak esango zizkizueketen
12. Maitek Mireni etxerako lanak zuzendu balizkio, Mirenek opari bat erosiko ziokeen.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)