EUSKARA MUNDURA!!!!
Bernat Etxepareren lana
arabieraz, katalanez, galizieraz, errumanieraz,
txineraz eta kitxuaz
irakurri ahalko da
Eusko Legebiltzarrak eta
Euskaltzaindiak egindako hitzarmen bati esker.
Linguae Vasconum Primitiae euskaraz
inprimitutako lehenengo liburua (Bordele, 1545) arabieraz, katalanez,
galizieraz, errumaieraz, txineraz eta kitxuaz irakurri ahal izateko
hitzarmena sinatu dute Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak.
Parlamentuko mahaiak joan den martxoaren 26an erabaki zuen itzulpen
horiek sustatzea.
Iazko abenduan beste bost itzulpen (gaztelaniazkoa, ingelesezkoa, frantsesezkoa, alemanierazkoa eta italierazkoa) eta liburuaren faksimile edizioa aurkeztu zituzten legebiltzarrean bertan.
Iazko abenduan beste bost itzulpen (gaztelaniazkoa, ingelesezkoa, frantsesezkoa, alemanierazkoa eta italierazkoa) eta liburuaren faksimile edizioa aurkeztu zituzten legebiltzarrean bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario